Artxiboak hilabeteka: Apirila 2010

marrazki “bizi” bizidunak

el arte de volar komiki liburuaren azala

Anaia eta gertuko lagun batzuk komikizaleak dira…eta  spiderman, naruto, mortadelo eta horrelakoak bizi guztian ondoan izan ditut, baina askotan ez diet kasu handiegirik egin.

Orain dela bi urte, nire ikuspegia  zeharo aldatu zen, anaiak utzi zidan “maus” izenburua duen komikia, eta segituan irakurri nuen…izugarria, a-co-jo-nan-te!!. Orduz geroztik beste modu baten ikusten dut komikien mundua, ez ditut larregi erosten,  baina  noizbehinka baten bat nire eskuetara jausten bada gustora irakurtzen dut.

Atzo, lagun batek aholkatuta komiki berria erosi nuen: “El arte de volar“, (Altarriba & Kim). Saltzaileari  izenburua aipatu nion eta berehala bota zuen: “todo lo que te hayan contado se queda corto“. Gabaz, lehenengo bi kapituluak irakurri nituen, patxadaz, ohean. Sekulako intentsitatea, poesia, hurbiltasuna eta errealitate historikoa irudikatzen duen artelana da. Benetan, astia eta gogoak badituzue, irakurri eta gozatu.

on the road again

Askotan kontzertuak etxetik urrun izaten dira, eta prestaketa lanetan kotxea, gasolina, errepidea eta horrelako faktoreak kontutan hartu behar dituzu.  Atzo adibidez, Altsasura joan nintzen lagun batekin (eskerrik asko Iñigo!): Bilbotik Altsasura ordubete eta laurden errepidean, denbora pasa eta kontzertuko ordua iritsi arte itxoitea gogorrena egiten da.

Hori bai, behin kontzertua hasten denean dena ahaztu eta  pena merezi duela konturatzen zara . Eta atzo Altsasuko gaztetxean hori gertatu zitzaigun, beste behin ere. Jende oso jatorra eta giro edarra. Milesker eta hurrengorarte!

Willie Nelson ipar amerikako bakarlariaren abesti honek primeran adierazten du zer suposatzen duen musikarientzat errepidean egotea:

On the road again
Just can’t wait to get on the road again
The life I love is makin’ music with my friends
And I can’t wait to get on the road again
On the road again
Goin’ places that I’ve never been
Seein’ things that I may never see again,
And I can’t wait to get on the road again.

On the road again
Like a band of gypsies we go down the highway
We’re the best of friends
Insisting that the world be turnin’ our way
And our way
Is on the road again
Just can’t wait to get on the road again
The life I love is makin’ music with my friends
And I can’t wait to get on the road again

On the road again
Like a band of gypsies we go down the highway
We’re the best of friends
Insisting that the world be turnin’ our way
And our way
Is on the road again

Just can’t wait to get on the road again
The life I love is makin’ music with my friends
And I can’t wait to get on the road again
And I can’t wait to get on the road again

udaberriko loreak

Badirudi blog bat idazten hasten garenean oso ondo jakin behar dugula zertarako idazten dugun, zein da gure azken helburua, zer da lortu nahi duguna. Ez da nire kasua. Kontraesan potoloa izan arren, post hau idazten hasi naiz deskargatu nahi dudalako, leku zehatz baten idatzi nahi dudalako zer da oraintxe bertan burutik pasatzen zaidana.

Urte gazi-goxoa izan da niretzat eta hainbat buelta eman dizkiot buruari.  Horrek denak alde batera utzi eta aurrera egiteko erabaki hartu (ge)nuen, hala ere, gorabehera denak eta krisi existentzialak bapatean gainera etorri zaizkit. Tira…bizitza horrelakoa da, ez da txuria, ez da beltza: grisa da.

Ortu-terapia

Ez dut otoitzik egiten. Ez ekialdekoa ezta mendebaldekoa. Ez naiz puntu horretara heldu, batek daki, egunen baten agian bueltan etorriko zaizkit txikitan ikasitako guztiak. Kontua da, argi daukadala denok behar ditugula erreflexio momentu bereziak, non dena ahaztu, denbora gelditu eta arnasa hartzen dugun. Bat, bi, hiru, lau, bost, sei, zazpi, zortiz, bederatzi eta…pun, ezertan ere pentsatu gabe.

Gaurko honetan  nire terapia nolakoa izan den azaldu nahi dizuet: ortua. Orain dela lau urte hasi nintzen ortuko lanak egiten herriko etxe ondoan daukagun lur zatitxoan, eta hortxe bertan denak ahazten ditut: gaizki eta azkar esandakoak, estresa, kotxe barruan egunero sartzen ditudan orduak eta beste guztiak.

Beraz, nire txoko xume honetatik gomendatzen dizuet: inoiz aukerarik izanez gero, hasi zuen ortua landatzen, ez zarete damutuko. Gainera oraintxe prestaketa lanak hasteko sasoia heldu da, gora udaberria!

nora zoaz kantuaren bideoklipa

Iñigo Sanz zuzendaria

Hamaika hilabete pasa dira Nora zoaz abestiaren bideoklipa grabatu genuenetik, Niño líquido films produktoraren eskutik egin genuen, Urretxu-Zumarragako gaztetxean. Proiektu honetan sartu nintzenean banituen zenbait beldur eta kezka: nola geratuko da abestia? zuzendariak modu egokian ulertuko du letrarekin adierazi nahi dudana? eta horrelako beste zalantza asko.

Iñigo Sanz zuzendaria ezagutu nuenean, argi eta garbi hitz egin zuen: Kantuak bideoklip edo ikusentzunezkora pasatzen denean aldatzen da, beste unibertso batera salto egiten du. Hala ere, horrek ez du esan nahi, abestiaren xarma galdu behar denik.

Argazkietan ikusten den bezala, lanean hasi zen…eta hona hemen emaitza: beste behin ere, milesker fenomeno!

plastilinak

bideokliperako egin genuen panpinarekin