Anaia eta gertuko lagun batzuk komikizaleak dira…eta spiderman, naruto, mortadelo eta horrelakoak bizi guztian ondoan izan ditut, baina askotan ez diet kasu handiegirik egin.
Orain dela bi urte, nire ikuspegia zeharo aldatu zen, anaiak utzi zidan “maus” izenburua duen komikia, eta segituan irakurri nuen…izugarria, a-co-jo-nan-te!!. Orduz geroztik beste modu baten ikusten dut komikien mundua, ez ditut larregi erosten, baina noizbehinka baten bat nire eskuetara jausten bada gustora irakurtzen dut.
Atzo, lagun batek aholkatuta komiki berria erosi nuen: “El arte de volar“, (Altarriba & Kim). Saltzaileari izenburua aipatu nion eta berehala bota zuen: “todo lo que te hayan contado se queda corto“. Gabaz, lehenengo bi kapituluak irakurri nituen, patxadaz, ohean. Sekulako intentsitatea, poesia, hurbiltasuna eta errealitate historikoa irudikatzen duen artelana da. Benetan, astia eta gogoak badituzue, irakurri eta gozatu.






Nere postekin loturak: Agur 2010, ongi etorri 2011 | begien bide luzeak