2011 urte oparoa izan da niretzat: kontzertuetan, lagunetan, maitasunean, lanean, parranda eta antzekoetan…kristona. Seguru nago 2012 oraindik hobe hartuko dugula: krisiari idei ezberdin eta orijinalekin aurre eginez, gure herri txikia askatasunerantz apurka-apurka bultzatuz, etxetik urrun daudenak laster etorriko direlako eta bidean ditugun oztopo guztiak gainditzen saituko garelako.
2011 urte honetan nire ondoan egon zareten guztioi hemendik eskerrak emon nahi dizkizuet. Musikan egunero aurrera egitea ez da batere erraza, eta zuei esker indarrak batu eta gitarra hartutaleku batetik bestera noa (goaz): Eneritz, Amaia, Jabier, Ama, Aita, Izeko, Jon “metronomos” Landeta, Pablo, Pott, Mendi (the first & the best) manager, Txino, Blito, Karlinhos, Iratxe McGuire, Bego Belategi, Lionel, Andima, Olatz, Igone, Nagore, Nora, J., Urru, Edor eta beste askori. Eskerrik asko bihotzez!!
GALDU GARA kantua, hamaika kontzertuen argazkiekin batera: Bartzelona, London, Bilbo, Iruñea, Altsasu, Laudio, Gernika, Arrasate, Algorta, Durango, Bakio, Garde, Abadiño, Sopela, Oñati eta nola ez!…. IEn.





Ea laster beste kontzertu baten galtzen garen Josu! zure publikoa irrikitan dekozula beste emanaldi bat ikusteko! Segi bide beretik hasi berria dugun urte honetan, hauxe baita bidea. Goraintziak PortuZaharretik!
Eskerrik asko ardi beltza!
Laster arte!
Josu