Artxiboak hilabeteka: Otsaila 2012

Disko berria grabatzen hasi gara: lehen eguna

bigorringo grabaketa estudioaAtzo, 2012ko otsailaren 23an, disko berria grabatzen hasi ginen, “Karramarroen hiria” (2006) eta “Nora zoaz” (2009) lanen ondoren gure hirugarren diskoa izango dena.

Bilboko Bolueta auzoan dagoen bigorringo estudioetan, Jon Landeta gitarra akustikoak eta ritmikoak, eta nire gitarratxuakin egon ginen. Lehenengo grabaketa egun honetan diskoaren hamar kantuen oinarriak osatu genituen: gitarrak eta ahotsak. Ondoren datozenak: bateriak, bibolinak, gitarra elektrikoak, ukeleleak, perkusioak, baxua eta beste guztiak jarraitzeko gida zehatzak.

Hona hemen atzoko grabaketaren zenbait argazki:

Josu hurbiletik gitarra eta ahotsa grabatzen

Josu hurbiletik gitarra eta ahotsa grabatzen

Jon gitarrak grabatzen

Jon gitarrak grabatzen

David Bigorringo grabazio eta audio teknikari lanean

David Bigorringo grabazio eta audio teknikari lanean

bertsolari moment

bertsolari moment

 

Donostialdetik

Kontzertu aurretik itsasertzetik bueltatxue

Atzo, otsailaren 12an arratsaldez,  Donostin  kontzertu akustikoa eman nuen. Patxi eta Elenak ondo baino hobeto antolatu zuten alde zaharrean dagoen Herri elkartean.

Poesia eta musikarekin gozatzeko hogeitapiko lagun giro jator eta atseginean batu ginen. Eskerrak eman nahi dizkiet Maitane, Lopez eta Ander @Karhobi-ri, eta bertan ezagututako Marc Ramià kantautoreari (seguru laster taula gainean elkarrekin ikusiko garela!)

Hametxe jarri dotsuet kontzertu aurretik ataratako argazkixe. Kresalaren inspirazio bila, itsasertzera hurbildu nintzan   ;)

Beste barik, eskerrik asko eta hurrengorarte Donostia!!

 

 

 

 

 

elurra

Elurra teilatuan abarra basoan,
taloak erretzeko irina auzoan, Rau! (bir).
Rau, rau, rau, rakataplau!
Hau dok umorea, utzi alde batera,
euskaldun jendea.