Artxiboa gaika: denetarik

#sesisesi trololo

#sesisesi kanta

Batzuk esan omen dute,
hotzak eta aspergarriak garela,
ez dakigula dantzatzen.

Txantxa moduen hasi zen,
lehenengo bueltan aukeraketa twitterren,
eta orain, eta orain, eta orain…

#sesisesi, trololo!
euskaldun eta bero!

@jonsaez eta @teketen,
@eideralkorta @xaukenaxauk,

Txantxa moduen hasi zen,
lehenengo bueltan aukeraketa twitterren,
eta orain, eta orain, eta orain…

#sesisesi, trololo!
euskaldun eta bero!

#sesisesi KDD

Datorren abenduaren 27an, Bilboko Kalderapeko tabernan #sesisesi KDD ospatuko dugu. Ni ere handik ibiliko naz gitarra eta guzti.

;)

Baina, zer inbento klase da hau?

Joxe-k bere blogean ederto azaltzen du: www.teknopata.net

Batzuk despistatu samar ikusi zaituztedanez, beharbada komeni da #sesisesi kontu hau nondik datorren, labur-labur:

  • Azaroaren 10ean, Espainia mailako politikaririk sexyena Urkullu zela zioen inkestaren emaitzen berri izan ondoren, inkesta bera internauta euskaldunen alorrera ekartzea bururatu zitzaidan.
    Inkesta argitaratu eta gutxira, KAIXOMAITIA.COMeko lagunek saria eskaini zuten bozkatuenentzat.
  • Egun gutxi batzuetan, 168 lagunek bete zuten inkesta. Bana erantzunen dispertsioa oso handia izan zen, eta bigarren erronda bat abiatu genuen, lehenengoan bozka bi edo gehiago jasotako hautagaiak soilik kontuan hartuta. Zerrenda horretan, 13 gizonezko, 12 emakumezko eta EuskalTroll zeuden.
  • 121 lagunek erantzn zioten bigarren galdeketa horri, eta erantzun horiek erabaki dute nortzuk diren internauta euskaldunik sesisesienak. Hori jakinarazteko egingo dugu 27ko merendola.

ortua balkoian

ortua balkoian

Laster udaberria helduko da, ta aurten gure balkoian haziak poto txikitxuetan landatu doguz. Orain ereindakoak, bi hilabete barru ortura eroangoguz, hantxe landatzeko. Urtero legez kalabaziñak, tomatiek, pipertxu berdeak ta beste guztixek udan batzeko.

“nora zoaz” diskoa munduan zehar

Aurreko udan martxan jarri genuen CD crossing ekimenarekin aurrera goaz. Jada munduko hamaika herrialde ezberdinen argazkiak jaso doguz (goiko argazkietan ikusten denez diskoa Moskun, Istanbulen, Mexiko DF.-en eta Parisen). Gutxinaka danak batu doguz, bukaeran den-denak grabatzen ari garen bideo baten argitaratuko ditugulako.

Bideoan ikusi aurretik zeozer kuxkuxeatu nahi izanez gero argazki guztiak daude gure facebook gunean. Eskerrik asko parte hartu dozuen guztioi, biba zuek!!

Agur 2010, ongi etorri 2011

Bergarako jam aretoan konntzertua - Urtarrilaren 31an

2010 joan zaigu.

Gurean  urte gazi-goxoa izan da. Batetik  istorioz, kontzertu eta lagunez betetako hamabi hilabete eder. Bestetik, hirurehun ta hirurogeitabost egun hauetan, une ilun eta goibelak ere egon dira …joandako lagunak, maitasunak, eta gau ilunetan agortutako ametsak.

Galdutakoa eta irabazitakoaren batuketa eta  kenketa egin ostean, nire kasuen behintzat, 2010 urte zaharreko uztaz egindako ardautxuak zapore mingotsa bai, baino bukaera oparoa bezain zorionekoa izan du. Etxe barruko bixamona luze horietakoa. Eguneroko oroimenean geratuko dira:

- Liburuak:  “autokarabana”, eta “el arte de volar” bereziki gustora irakurritakoak.

- Musikari dagokionez: Zea Mays taldearen “Era” disko berria, Pablo Moro kantautorearena, Split77…eta abar luzea.

- Parte hartutako ekimen kulturalak: Ahotsenea eta Eako poesia egunak. Auzolanean sustraitutako ekitaldiak, ta 2011an indarberrituta etorriko direnak.

Emandako kontzertuak: Bakio, Bergara, Zalla, Mutriku, Altsasu, Arrasate, Garde, Ea, Bilbo, Arrigorriaga, Abadiño…eta Madrileko kaleetan grabatutako “Beldurra” bideoklipa.

- Martxan jarritako CD Crossing ekimena: gure musika euskal herritik kanpo ezagutarazteko ekintza berezia

- Eta blogari, lagun ta proiektu berriak: @imurua, @xanharriague @SiropeProjects, eta beste asko!

Eztot txapa gehiagorik sartuko. Laburbilduz…2011an hamaika amets bete eizuezela opa deutsuet,

Josu