Artxiboa gaika: musika

Agur 2011, Kaixo 2012

2011 urte oparoa izan da niretzat: kontzertuetan, lagunetan, maitasunean, lanean, parranda eta antzekoetan…kristona. Seguru nago 2012 oraindik hobe hartuko dugula: krisiari idei ezberdin eta orijinalekin aurre eginez, gure herri txikia askatasunerantz apurka-apurka bultzatuz, etxetik urrun daudenak laster etorriko direlako eta bidean ditugun oztopo guztiak gainditzen saituko garelako.

2011 urte honetan nire ondoan egon zareten guztioi hemendik eskerrak emon nahi dizkizuet. Musikan egunero aurrera egitea ez da batere erraza, eta zuei esker indarrak batu eta gitarra hartutaleku batetik bestera noa (goaz): Eneritz, Amaia, Jabier, Ama, Aita, Izeko, Jon “metronomos” Landeta, Pablo, Pott, Mendi (the first & the best) manager, Txino, Blito, Karlinhos, Iratxe McGuire, Bego Belategi, Lionel,  Andima, Olatz, Igone, Nagore, Nora, J., Urru, Edor eta beste askori. Eskerrik asko bihotzez!!

GALDU GARA kantua, hamaika kontzertuen argazkiekin batera: Bartzelona, London, Bilbo, Iruñea, Altsasu, Laudio, Gernika, Arrasate, Algorta, Durango, Bakio, Garde, Abadiño, Sopela, Oñati eta nola ez!…. IEn.

Egia da

Orain dela hamar urte idatzitako EGIA DA kantuak zentzu berezia hartu duelako #askatasuna #bakebidean #aurreragoaz #etxera “Kate guztiak apurtu ahal dira, egia da, ate guztiak giltza daukatela, ta ametsgaizto luzeenak ere, egia da, bukatzen direla“.

The Entertainer

Pianoaren doinuak gehiago entzungo dira prestatzen ari garen diskoan. Pianoarekin, etxekoen parte hartzea daukat eta horrela konposizio lanetan asko laguntzen didan tresna izateaz aparte, euren laguntzaz kanta berriak sortzeko bidea askoz hobe suertatzen da.

Asteburu hontan aitak Scott Joplin konpositorearen “The Entertainer” (1902) musika ospetsua kanta baten oinarrian sartzea gomendatu zidan, eta horrela egin dugu. Diskoaren grabaketa lanetan hasten garenean kantua ezagutuko dozue, bitartean, entzun eizue XX mende hasierako Joplin-en musika ederra, merezi dau eta.

kantak idazteko errezeta

Azkenaldian kanta berriak idazten eta konposatzen nabil, proiektu berria sortzen: hirugarren diskoa.  Nondik datorkidan inspiraziñoa eta nola idazten ditudan kantuak eta musika askok galdetu didazuen kontua da. Eta tira…ez deukot azalpen misteriotxurik, ezta ama birgiñaren miraririk.

Hona hemen nire errezeta: irakurri + musika entzun + kontzertuak eman + apurtxu bat entsaiatu (larregi bez) + sentitu + bizi + sistema edo ariketa sinple  bat martxan jarri.

  • Ariketa: kantak eskuz eta boligrafo edo errotuladorez idazten ditut gitarraren zorroan beti eramaten ditudan hamaika paper txurietan. Paperak zikindu ondoren, musika jartzen diet. Horretarako gitarra hartu eta bakarrik egotea, besterik ez dut behar.
  • Bukatzeko, kantua mila aldiz errepikatu eta aldatzen joaten da. Mutazio edo eboluzio prozesu berezia. Ta azkenean, ordenagailuan dudan karpetatxo baten gordetxen ditut nire altxor kuttunak. Karpeta “letra berriak” izena dauka. Ez eidazue esan ez naizela orijinala, gero. ;)

Ondorioz, hauek dira nire karpetan gordetako azken altxorrak.

1. Bikini beltza
2. Astiro
3. Apnea
4. Dotore
5. Nasdrovia
6. Urduri
7. Aitxitxen bufandie
8.Harri, orri, ar
9. Gauerdiko eztula
10. Inoiz
11. Hotel Arrasate
12. Berandu
13. Fandangoren hotsa
14. Paregabe
15. Una Paraula
16. Zoriona

Zerrendatik aukeratzen joan behar disko berrian zeintzuk grabatuko ditugun jakin arte. Prozesu horretan, beste lagun eta musikariak sartuko dira, produkzio lanak eta abar luzea…hori beste egun baten azalduko dizuet. Bitartean…nire herrixen esaten dogun lez…ondo paseu, gitxi gasteu, ta bueltak amari!

hamaika kontzertuen argazkiekin egindako bideoa

Galdu gara kanta hartu ta hamaika kontzertuen argazkiekin nahastu ondoren (Bartzelona, London, Bilbo, Iruñea, Altsasu, Laudio, Gernika, Arrasate, Algorta, Durango, Bakio, Garde, Abadiño, Sopela, Oñati eta IEn)honelako bideotxue ein dogu, ea gustetan jatzuen…ta bide batez milesker zuen laguntza ta animoengatik! ;)