
Domu santu egunaren bezpera.
Igandea.
Gaua.
Behelaino iluna.
Picos de Europa mendietan ezkutua dagoen herri txikian, afari oparoa: “mollejas en salsa, chorizo, lengua de chivo, mus de limón, orujo casero“.
Lau ordu geroago, ohean buelta-bueltaka…logelaren orma txurian dagoen kuadro okertuan, erdi aroko nekazari txinatarra, niri begira.
Ni, ohe barruan, alde batera, eta bestera, lo errean…eta bapatean: gauerdiko mamua kuadrotik jeitsi da… bere begi sakon eta ilunetan hiru hitz: liburua, diskoa, bizitza.
Segituan esnatu, eta hiru hitzak telefono mugikorreko agendan idatzi ditut.
Lau egun geroago, hitzak berriz irakurri eta ametsaren esanahia aztertzen saiatu naiz, honezkero hauek dira hartutako erabaki batzuk:
- Liburu bat idazten hasiko naiz: badakit nola hasi, ez deukot inongo presarik, ezta inolako handinahirik. Idazteko gogoak, besterik ez.
- Diskoa: kanta berriak egiten nabil taldekideekin…baina hoiek denak zentzu global eta zehatz baten faltan zeuden, diskoaren bizkarrezur nagusia. Uste dut badakidala diskoaren muinari nola heldu.
- Hirugarrena, proiektu pertsonala. Zalantza barik, beldurgarriena.
- Laugarrena, afalostekoak zaintzea. Ta gero gerokoak.
Ondoloein,
poesia atalean publikatua
diskoa, idatzi, liburua hitzekin laburtua