Duela hilabete batzuk, gure musika euskal herritik kanpo ezagutarazteko ekintza berezia prestatzea bururatu zitzaigun: CD crossing. Hau liburuekin egin ohi da (bookcrossing), eta nazioarte mailan zenbait elkarte daude.
Zertan datza CD crossing delakoa? “Share you music” XXI. mendeko kulturaren beste adibide bat da, eta herri edo hirietako gune publikoetan (liburutegiak, garraioak, parkeak, eta abar) diskoak banan banan uzten joan. Diskoetan etiketa txiki bat jarri zure webgunera jartzeko. Helburua, diskoa topatzen duenak entzun, grabatu eta pasatzea da.
Guk horrela egin dugu: lagun eta ezagunen partehartze zuzenarekin, nora zoaz diskoa munduko herrialde ezberdinetara heldu da. Eskoriatzako Iñigo lagunari esker, lehenengo saiakeran Japoneko hiriburura, Tokio, Osaka eta Kioto hirietara heldu da. Ostean beste lagun askori esker diskoa Mosku, Portugal, Filipinar uharteak, Fiji, Hong Kong, Txina, Argentinara eta beste zenbait herrialdetara heldu da. Argazkiak blog honetan bertan eta facebooken jarriko ditugu.






Nere postekin loturak: nora zoaz diskoa fiji-ra heldu da | begien bide luzeak
Nere postekin loturak: Josu Bergara, Basque singer songwriter » Hika Ateneo Bilbao
Nere postekin loturak: Agur 2010, ongi etorri 2011 | begien bide luzeak
Nere postekin loturak: “nora zoaz” diskoa munduan zehar | begien bide luzeak
Nere postekin loturak: albisteak 2.0 saioan | begien bide luzeak
Nere postekin loturak: Concierto del cantautor euskaldun Josu Bergara en el K2 | PUB K2