Nora zoaz diskoaren letrak euskeraz, gazteleraz eta katalanez.
NORA ZOAZ?
Aireportuko oihanean, megafonoa kantari,
Azkeneko bidaiariaren bila, zelatari,
Maleta galduen unibertsoan, herriminaren usaiak,
Arropa zaharren munduan biraka…
NORA ZOAZ? NORA DOA?
BURDINEZKO IZARRA,
NORA ZOAZ? NORA DOA?
AZKENEKO BIDAIARIA.
Hego luzeen azpian, itsaso iluna,
Amaigabeko irletara, hiltzera doana,
Amagabeko umeak, sentitzen gara,
Etxetik urrun gaudenean, etxekoa urrun denean.
NORA ZOAZ? NORA DOA?
BURDINEZKO IZARRA,
NORA ZOAZ? NORA DOA?
AZKENEKO BIDAIARIA.
Bizitza bidai luzea delako,
Ta oraina, geltoki bat besterik ez delako.
AHAZTEN
Ez da gertatzen zaidan lehengo aldia,
baina agian ez zait inoiz gertatu, intentsitate honekin.
Tabako usaina daukate nere eskuek,
lo egin barik pasa ditut, azken bi gauak.
BAINA BEGIAK, ZARRATZEN DITUDANEAN,
HANTXE AGERTZEN ZARA.
ETA EZIN DUT, ZEURE IRUDIA AHAZTU,
EZIN ZAITUT AHAZTU…
Agian alkoholaren errua izango ote da,
edo nere barneko minen efektua,
paper baten idazten ditudan sentimendu hauek,
hitzak baino ez dira, hitzak baino ez.
BAINA BEGIAK, ZARRATZEN DITUDANEAN,
HANTXE AGERTZEN ZARA.
ETA EZIN DUT, ZEURE IRUDIA AHAZTU,
EZIN ZAITUT AHAZTU…
AHAZTEN, AHAZTEN, AHAZTEN, saiatzen naz,
AHAZTEN, AHAZTEN, AHAZTEN, saiatzen naz.
AHAZTEN.
GALDU GARA
Badakit, zurea ez dela,
Agian ez da izango ere, nire errua,
Baina begira neska, gauzak batzutan,
Honela etortzen dira,
Eta agian, honela,
Joaten dira, joango dira.
Atzoko musuen zapore mingotsa,
Askotan hitzak arma bihurtzen dira,
Nahiz eta zuretzat beltza dena niretzat txuria izan,
Agian maitasuna, horrelakoa da,
Kristalezko zubi bat,
Ta zer egingo dugu, gurea beti bada bide zailena,
Ta zer egingo dugu, bihotzeko taupaden kontra.
GALDU GARA, GALDU GARA,
TABERNETAN, ITZALETAN, MILA MOZKORREN BERBETAN,
GALDU GARA, GALDU GARA,
DENBORAREN IHESEAN, HOGEI SEGUNDUKO…
Non geratu dira lagunak?
Nora joan dira hodeiak?
Agian alkoholaren ibaian ito egin dira,
Edo gezurren erreinuan,
Isiltasunaren hirian,
Ta zer egingo dugu, gurea beti bada bide zailena,
Ta zer egingo dugu, bihotzeko taupaden kontra.
AZKEN GALDERA
Loreak ximeltzen ziren bere lehioan,
Kanpotik sirena oihuak entzutean,
Jakinminez betetako andreak,
Alboko etxearen atarian marmarka,
“Erotuta zegoen” esaten dute,
“Seguru drogatzen zela”,
“Ay, estos jóvenes de hoy”,
“Algún día tenía que pasar”
BEHIN TA BERRIZ,
GALDETZEN ZION ZERUARI,
GUZTI HONEN AMAIERAN, ZER DAGO? ZER DAGO?
BEHIN TA BERRIZ,
ERANTZUN BERBERA ENTZUTEN,
TXORIEN ISILTASUNA…TA KOTXEN…ZARATA.
Aitak emandako dirua gastatzen,
Amaren errieta ta arrebaren negarra,
Larogeitaseian zaldian igo zen,
Ta hogeitabatgarren mendean erori,
“Erotuta zegoen” esaten dute,
“Seguru drogatzen zela”,
“Ay, estos jóvenes de hoy”,
“Algún día tenía que pasar”
BELDURRA (eta GARRAXIA)
Hitz egin hitz egin baxuago,
Hitz egin hitz egin belarrira,
Badaezpada entzuten badituzte gure sekretuak.
Isil isilik kalean, txiki txikia sentitzen zara
Errepideko kontrola pasatzean, pasatzean.
Saiatu zaitez zoriona lantzan, bilatzen,
Irtenbide berri bat, arazoak konpontzen.
Kalean kartzelan lagun artekoan,
Egun txar guztien ilunabarrean.
GARRAXIA jaiotzen da,
Gorputzaren leku sakonetan,
Eztarritik pasatzean,
bihotzean biriketan sentitzen duzun, eztanda.
TXIKITAN
Txikitan irakurtzen zenitun, ipuinetan,
Printze urdinak neskaren zain zegoen,
Dagoeneko printzeak ez dira urdinak,
Ta ez dituzu, euren ipuinak sinisten.
Beti entzun duzu eskontzerako orduan,
Soineko txuria eraman behar dela,
Amak ez daki, txuritasuna,
Duela urte asko galdu zenuela.
HAINBAT MARGO NAHASTU ONDOREN,
ZERGATIK EZ DA?
BIZITZA LARROSA KOLOREKOA,
ZERGATIK EZ DA?
NORK IZKUTATU DU ZORIONA? ZORIONA?
Zaldun beltzak zeure zainak zeharkatzen ditu,
Odol gorri-gorrian bidaiatzen.
Ta ospitaleko ormak berde ilunak dira,
Ume baten marrazkian bezala.
ZU
Altxorra gastatu zuen pirata naiz,
kabia utzui nahi ez zuen txoria,
ipar izarrik gabeko itsaontzia,
Fedea galdu zuen jainkoa,
jostatzen ez zekien umea,
hipokresi hipotekatuaren herrian.
Profeta desertuan,
hiri erdiko zuhaitza,
egun lainotsua ohe tristean,
Lore usteldua,
eguberri zaharra,
armairu atzetik jausitako gutuna.
41.lapurra
ZU ZARA, NIRE BIDEA,
NIRE HELMUGA, ZU NIRE DEBEKUA,
ZU GALDERA, ZU ERANTZUNA,
BERTSO TXIKI HAUEN METAFORA,
ZU ZARA, NIRE ERROA,
NIRE ESKUAK, ZU NIRE BIHOTZA,
ZU GALDERA, ZU ERANTZUNA,
BERTSO TXIKI HAUEN ESANAHIA.
ENERITZ
Hogeitalau udaberri berri,
Euria hiri grisan ta autobus gorria ihesi.
Hogeitalau udaberri berri,
Egurrezko loreak san juaneko suan zabalik,
Hogeitalau udaberri berri,
Sorgin laztanen aurrean, aurrean nor naiz ni?
Eneritz, esku hotzak bihotz beroa,
Paris urrutiegi geratzen zaigu,
Eneritz, zeure begien itsasoan,
Ito egiten naiz gau guztietan.
Hogeitalau udaberri berri,
Mila labankada, mila eguzkiari.
Hobegitalau udaberri berri,
Ekainaren hiruan hobeitahiru bertso,
Hogeitahiru bertso opari.
Eneritz, esku hotzak bihotz beroa,
Paris urrutiegi geratzen zaigu,
Eneritz, zeure begien itsasoan,
Ito egiten naiz gau guztietan.
…ta autobus gorria ihesi…
LAPATZATIK
Itsostxorijek ezkutatu direz,
Talapeko harri zaharren artien.
Errekaren ur geldijen artien,
Antziñeko, antziñeko kontuek.
Ta marearen kontra burruken,
Molla txikijen batelak ondar gañien,
Ta kale estuetan gora ta behera,
Ardau baltza, ardau baltza eta lagunek.
LAPATZATIK itsosure,
Hiru negar malko jeusi jeusi direz,
Kaiarrijari begire,
Mariñela, mariñelaren semie.
Urrutire jun nintzenien,
Begijetan erun neban pena haundije,
Nere herrije, gehijau ez ikustie,
Ugertu ein jatan nere bijotz gustije.
Ta geure odolean kresala dekogule,
Halan esaten dabe barrukaldekuek,
Ta mendi punta gañetik ikusi geinke,
Heinbat geuza baña ederrena da geutzako itsosue.