
Azkenaldian kanta berriak idazten eta konposatzen nabil, proiektu berria sortzen: hirugarren diskoa. Nondik datorkidan inspiraziñoa eta nola idazten ditudan kantuak eta musika askok galdetu didazuen kontua da. Eta tira…ez deukot azalpen misteriotxurik, ezta ama birgiñaren miraririk.
Hona hemen nire errezeta: irakurri + musika entzun + kontzertuak eman + apurtxu bat entsaiatu (larregi bez) + sentitu + bizi + sistema edo ariketa sinple bat martxan jarri.
- Ariketa: kantak eskuz eta boligrafo edo errotuladorez idazten ditut gitarraren zorroan beti eramaten ditudan hamaika paper txurietan. Paperak zikindu ondoren, musika jartzen diet. Horretarako gitarra hartu eta bakarrik egotea, besterik ez dut behar.
- Bukatzeko, kantua mila aldiz errepikatu eta aldatzen joaten da. Mutazio edo eboluzio prozesu berezia. Ta azkenean, ordenagailuan dudan karpetatxo baten gordetxen ditut nire altxor kuttunak. Karpeta “letra berriak” izena dauka. Ez eidazue esan ez naizela orijinala, gero. ;)
Ondorioz, hauek dira nire karpetan gordetako azken altxorrak.
1. Bikini beltza
2. Astiro
3. Apnea
4. Dotore
5. Nasdrovia
6. Urduri
7. Aitxitxen bufandie
8.Harri, orri, ar
9. Gauerdiko eztula
10. Inoiz
11. Hotel Arrasate
12. Berandu
13. Fandangoren hotsa
14. Paregabe
15. Una Paraula
16. Zoriona
Zerrendatik aukeratzen joan behar disko berrian zeintzuk grabatuko ditugun jakin arte. Prozesu horretan, beste lagun eta musikariak sartuko dira, produkzio lanak eta abar luzea…hori beste egun baten azalduko dizuet. Bitartean…nire herrixen esaten dogun lez…ondo paseu, gitxi gasteu, ta bueltak amari!