The Entertainer

Pianoaren doinuak gehiago entzungo dira prestatzen ari garen diskoan. Pianoarekin, etxekoen parte hartzea daukat eta horrela konposizio lanetan asko laguntzen didan tresna izateaz aparte, euren laguntzaz kanta berriak sortzeko bidea askoz hobe suertatzen da.

Asteburu hontan aitak Scott Joplin konpositorearen “The Entertainer” (1902) musika ospetsua kanta baten oinarrian sartzea gomendatu zidan, eta horrela egin dugu. Diskoaren grabaketa lanetan hasten garenean kantua ezagutuko dozue, bitartean, entzun eizue XX mende hasierako Joplin-en musika ederra, merezi dau eta.

kantak idazteko errezeta

Azkenaldian kanta berriak idazten eta konposatzen nabil, proiektu berria sortzen: hirugarren diskoa.  Nondik datorkidan inspiraziñoa eta nola idazten ditudan kantuak eta musika askok galdetu didazuen kontua da. Eta tira…ez deukot azalpen misteriotxurik, ezta ama birgiñaren miraririk.

Hona hemen nire errezeta: irakurri + musika entzun + kontzertuak eman + apurtxu bat entsaiatu (larregi bez) + sentitu + bizi + sistema edo ariketa sinple  bat martxan jarri.

  • Ariketa: kantak eskuz eta boligrafo edo errotuladorez idazten ditut gitarraren zorroan beti eramaten ditudan hamaika paper txurietan. Paperak zikindu ondoren, musika jartzen diet. Horretarako gitarra hartu eta bakarrik egotea, besterik ez dut behar.
  • Bukatzeko, kantua mila aldiz errepikatu eta aldatzen joaten da. Mutazio edo eboluzio prozesu berezia. Ta azkenean, ordenagailuan dudan karpetatxo baten gordetxen ditut nire altxor kuttunak. Karpeta “letra berriak” izena dauka. Ez eidazue esan ez naizela orijinala, gero. ;)

Ondorioz, hauek dira nire karpetan gordetako azken altxorrak.

1. Bikini beltza
2. Astiro
3. Apnea
4. Dotore
5. Nasdrovia
6. Urduri
7. Aitxitxen bufandie
8.Harri, orri, ar
9. Gauerdiko eztula
10. Inoiz
11. Hotel Arrasate
12. Berandu
13. Fandangoren hotsa
14. Paregabe
15. Una Paraula
16. Zoriona

Zerrendatik aukeratzen joan behar disko berrian zeintzuk grabatuko ditugun jakin arte. Prozesu horretan, beste lagun eta musikariak sartuko dira, produkzio lanak eta abar luzea…hori beste egun baten azalduko dizuet. Bitartean…nire herrixen esaten dogun lez…ondo paseu, gitxi gasteu, ta bueltak amari!

hamaika kontzertuen argazkiekin egindako bideoa

Galdu gara kanta hartu ta hamaika kontzertuen argazkiekin nahastu ondoren (Bartzelona, London, Bilbo, Iruñea, Altsasu, Laudio, Gernika, Arrasate, Algorta, Durango, Bakio, Garde, Abadiño, Sopela, Oñati eta IEn)honelako bideotxue ein dogu, ea gustetan jatzuen…ta bide batez milesker zuen laguntza ta animoengatik! ;)

Bartzelonan kontzertua!

Nora zoaz diskoa Bartzelonan

Irailaren 10ean gabeko 22:00 Pau Alabajos kantautorearekin batera kontzertu akustikoa eskainiko dut Bartzelonako euskal etxean.

Pau Alabajos i Josu Bergara

Concert | Cantautors [Cicle EUS-CAT]
5€ amb consumició (socis i sòcies gratuït)

http://www.paualabajos.cat/
http://www.myspace.com/paualabajos

http://www.josubergara.com/
http://www.facebook.com/josubergaramusika

Segon concerts del cicle EUS-CAT, on es cerca agermanar musicalment l’euskara amb el català, el poble basc amb el català. El cicle estarà composat per jornades dobles, un artista/grup que toqui en euskara i l’altre que ho faci en català, sempre en format petit.

Pau Alabajos (Torrent, 1982) és un cantautor valencià de la nova fornada de música en valencià apareguda a principis del segle XXI: activista musical i compromès en el tema de la llengua, ostenta el càrrec de secretari del Col•lectiu Ovidi Montllor. Alabajos pot ser un bon exponent d’una nova generació de cantautors associats amb el compromís, la lluita i la solidaritat. Amb la guitarra com a arma i les seves lletres com a particular munició, les cançons del valencià s’escolten carregades de missatge i també transporten poesia i sinceritat.

Josu Bergara (Ea, 1979) ens portarà el seu últim disc “Nora zoaz”, que va ser gravat a finals dels 2009. Es tracta del segon disc del músic, el repte del qual ha consistit en la composició i conversió de cançons amb un estil de cantautor “tradicional” en temes de banda pop-rock. D’aquesta manera, sense perdre la proximitat i el ritme poètic de les cançons del solista, prenen protagonisme nous estils musicals: rock, blues, jazz i bossa, entre d’altres.

aitxitxen bufandie

Disko berria prestatzen ari naiz eta, bide batez,  Athletic taldeari idatzi diodan kantua aurkeztu nahi dizuet. Esan gabe doa, inungo handinahirik ez deukodala letra idaztean, nire helburu bakarra bihotzez zuri gorri sentitzen direnei eskaintzea da.

Kantuan txikitatik egindako ohitura azaltzen dut. Nola behin San Mamesera jun ta zer nolako zirrara sentitu nuen, eta  nola domekero aitxitxegaz partiduek entzuten genduzan.   Arraroa irudituko zaizue, baina askotan irratia bizten dotenean, bera eta beste asko ere hortxe dauzela imajinaten dot. Bihotzez egindako kantua. Zuretzat aitxitxe. Aupa Athletic! Geuria!

AITXITXEN BUFANDIE

Mila bederatzirehun,
Eta larogeitazazpigarren urtien,
Aitxitxen eskutik,
Lehenengoz jun nintzen.

Ta gaur egun ondiño,
Domeka arratsalde guztixetan,
Irratixe biztu ta,
Urduri paretan naz bere ondoan.

Altxa eizuz eskuek,
Gora, gora!
Athletic-en partidua laster hasi bi da!

Gure barruko sua,
Zuri gorria da.

Urtiek pasa direz,
Ez zeunke sinistuko nola,
Nola aldatu den,
Gure herria.

Eskutik tiraka,
Alaba txikerrena doie,
Lepoan ondo lotuta,
Zeure bufanda.

Altxa eizuz besoak,
Gora, zerura bihotza!
Athletic-en gola laster ospatu bi da!!

Ez dira onenak,
Ezta munduko txapeldunak,
Baina entzun, kontixu,
Hauek, geuriak direla.

PD. Laster grabatukogu musika. Gehiago irakurtzeko: www.facebook.com/josubergaramusika gunea.

atsedena hartzeko garaia

Azken hilabete hauetan para barik egon gara kontzertuak emoten leku batetik bestera.  Gaztetxe, areto, taberna, frontoi, plaza eta beste hamaika eszenatokietan “Nora zoaz” diskoaren kantuek aurkezten. OSO pozik ta gustora.

Orain, atsedena hartzeko garaia heldu jaku. Uda honetan kanta berriei forma emon, eta hurrengo diskoa prestatzen hasiko gara. Denboraldi luze honen azken kontzertua nire herrixen izango da: IEn (Ean), San Juan Bezperan, ostegunean 20:30etan. Bizkaiko txoko eder honetatik, famili eta lagun giroan urtero eitxen doten kontzertu akustiko berezia.

Hamendik eskerrak emon gure dotsuet kontzertuetara etorri zareten guztixoi, milesker!!  Esker bereziak zuentzat:  Jon, Amaia, Jabier, Mendi, Txino, Pott, Karlinhos, Iratxe, Natxo, Pablo eta Eneritz.

Eta nola ez, kontzertuak antolatu dituzuen guzti-guztioi: Bartzelonako euskal etxea, Ahotsenea, Urretxuko gaztetxea, Bakioko gazte asanblada, Bakio Sound, Bergarako Jam aretoa, Mutrikuko zubixa taberna, Altsasuko gaztetxea,  Gardeko uskararen eguneko jai batzordea, Ieko jai batzordea, Bilboko Residence taberna, Arrigorriagako Ez dot sinisten kulturgunea, Bilboko hika ateneoa, Abadiñoko gaztetxea, Sopelako gaztetxea, Iruñeako Onki Xin taberna, Oñatiko No More Boring Fridays ekimenaren antolatzaileak, Laudioko Basalarrina elkartea, Deustuko herriko taberna, Algortako Mamarro taberna, Xpressionk Kultura Alternatiboa, Topagunea, Londreseko euskal elkartea eta beste askori, eskerrik asko bihotzez!

Josu Bergara

itsosure begire idatzitako berbak, kantu bihurtuko dira

Kontzertua IEn

Eako frontoian kontzertua

Urterolez, IEko San Juan jaixetan kontzertue. Bizkaiko herririk politxena ezagutzeko aitzaki galanta dekozue! ;)

Continúa la tradición. Desde hace cinco años, concierto acústico en Sanjuanes de Ea. Si queréis conocer el rincón más bonito de Bizkaia, aquí tenéis la excusa perfecta.